Herbert Marcuse
Herbert Marcuse (Berlin, Alemania, 1898ko uztailaren 19a - Starnberg, Alemania, 1979ko uztailaren 29a) filosofoa eta soziologoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo Mundu Gerran soldadu moduan aritu zen eta gero Alemanian izandako iraultza sozialistan parte hartu zuen. Berlingo eta Friburgoko unibertsitateetan ikasi zuen; azken horretan Heidegger izan zuen irakasle. Heideggerrek berak zuzendu zion ontologiari eta Hegelen historiari buruzko doktorego-tesia. Unibertsitatea amaitzerakoan Berlinera itzuli zen liburu saltzaile modura lan egiteko. 1933an, Alemania utzi behar izan zuen naziengandik ihesi judua izateagatik. Urte berean Suitzara joan zen eta gero Amerikako Estatu Batuetara, non 1940.urtean Estatu Batuetako herritar bihurtu zen.
Estatu Batuetan Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuen Zerbitzu Estrategikoaren Bulegoan (US Office of Strategic Services) aritu zen Alemaniari buruzko estrategia informeak aztertzen.
1952an Columbiako eta Hardvareko unibertsitatean teoria politikoaren karrera hasi zuen eta gero 1958 eta 1965 urteen artean Brandeis unibertsitatean, non filosofia eta politika irakasle aritu zen. Erretiratuta zegoenean Kaliforniako Unibertsitatean aritu zen. Unibertsitate horretan 1950 eta 1960 hamarkadetan eztabaida soziopolitiko askotan parte hartu zuen.
Marcuseren lana Marxen pentsamenduaren eta Freuden teorien arteko sintesia da, eta bertan nabariak dira, besteak beste, Hegel, Heidegger, Reich eta Fourier filosofoen eraginak. Marcuseren ideiek eragin handia izan zuten ezker berriaren sorreran; bai eta, 1968an, Parisen, Erroman, Berlinen eta New Yorken izan ziren gatazka eta mugimenduetan ere, unibertsitatean batez ere.
Idatzi zituen lan aipagarrienak hauek dira: Reason and Revolution (1941), Eros and Civilization (1955), Soviet Marxism (1958), One Dimensional Man (1964), The Ethics of Revolution (1966).
Pentsamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marcusek gizarte kapitalistari eginiko kritikak ( bereziki Marx eta Freud, Eros eta zibilizazioa sintesian, 1955 urtean argitaratua eta Gizon unidimentsionala, 1964 urtean argitaratua) 60. hamarkadan ikasleek aurrera eramandako ezker-mugimenduekin bat egin zuten. Ikasleen protestetan hitz egiteko erakutsi zuen prestutasuna dela eta, Marcuse «Ezker berriaren aita» bezala agertzen hasi zen, nahiz eta berak termino hori ez onartu.
Marcusek oinarrizko kritika egiten dio gizarte modernoari: Sujetu unidimentsionala bere ezintasun propioaren eta dominazio metodo konplexu batek eragiten duen opresioaren biktima da, metodo hori Adornok edota Horkheimer irudikatu zutena baino askoz konplexua da.
Marcusek boterearen inguruan zeukan ikusmoldeagatik, Frankfurt-eko lehenengo eta bigarren generazioen arteko zubia da. Lehenengo generazioa kapitalismo goiztiarraren etapan kokatzen zen, non langile mugimendua erregimena erorarazteko ahalmena zuenean. Bestalde Marcusek deskribatzen duen kapitalismo aurreratua, ongizate estatua hartzen du kontuan. Kontextu honetan langileen bizi maila hobetu egin da. Nahiz eta hobekuntza hori erreala izan ez den, ondorio latzak izan ditu: langile mugimendua desagertu da eta antisistematikoak ziren mugimenduak gizarteak bereganatu ditu, orain mugimendu horiek gizarteak onartzen dituen helburuak lortzera bideratuta daude; hau da, beraien izaera iraultzailea galdu dute.
Asimilazio honen arrazioa, giza-kontzientziaren eduki bera fetitxisatu dela da. Horrek eragin du gizartean murgildutako gizakiaren beharrak, faltsuak izatea. Behar faltsu horiek gizarte industrial modernoak eraginak izan dira. Horrela Marcusek behar erreal eta fiktizioen arteko bereizketa egiten du. Bere ustez benetazko beharrak gizonaren izaera naturaletik etorriak dira; Berriz gezurrezko beharrak gizarte industrialan murgilduta egoteagatik, alienatuta dagoen kontzientziatik datoz. Bi behar mota hauen arteko bereizketa bakarrik norberak epaitu ditzake, bere barnealdean benetako beharrak zein diren dakien bakarra delako. Hala ere konzientzia bera alienatuta dagoenez, gizakiak jadanik ezin du bereizketa hori burutu.
Markusentzat gizakiaren oinarrizko behar erreala askatasuna da. Askatasuna, termino freudianoan ulertuta, sublimatu ez den sen libidinal bezala. Marcusen ustez gizarte modernoak gizakiaren sen libidinala desublimatu du, genitaliatearen eremura murriztuz. Errealitatean gizakiaren gorputz osoa askatasun grina baino ez denean. Prozesu hau jarraituz gizarte industrial modernoa gizakiaren energia eta gorputzeko beste atal guztietaz baliatzen da produkzio kapitalitarako.
Marcusek Freud-ek jorratutako zoriontasunaren teoria kulturalizatu nahi zuen: Errealitate printzipioa eta plazer-printzipioa ez dute zertan kontrakoak izan zoritxarraren arrazoiak ezagutzea lortzen badira. Horrela indibiduoa subjektu ideal bezala ulertzen duen arrazionaltasun kartesiar abstraktuaz aldentzen da, eta balioa ematen dio gorputzari eta erotikotasunari. Bi faktore hauek ezinbestekoak dira gizakiaren egunerokotasunean izan eta izan beharraren arteko urratsa aztertzeko. Pauso hau askatasun indibidual eta kolektibo bezala ulertzen zuen, argitaratuz ohituretatik gehien aldentzen dena, Freud-ek “ello” izena ematen zion.
Marcusen teoriaren beste ardatz esanguratsua giza-kontzientziaren oinarrizko garapena haurtzaroan ematen dela da, familia barnean. Garai horretan garatzen dagoen gizakia munduari aurre emateko kategoria normatiboak eta erreferentzia markua lantzen dago. Baina gizarte moderno insdustrala esparru familiarra gainditu du, eta gizakiak kategoria kapitalistetik eraikitzen ditu. Gizakien beharrak, ametsak eta baloreak, gizarteak sortu ditu, eta horien arabera bereganatu dira mugimendu antisistemikoak edo oposiziozko beste edozein forma. Puntu honetan agertzen ds Marx eta Markusen teorien arteko desberdintasuna. Marx-entzat alienazioa produkzio materialaren eremuan kokatzen zen, non gizonari lanean ekoizten zuen balioa kentzen zitzaion, aldiz Marcusentzat alienazioa gizaki modernoaren giza-konzientzian beran kokatuta dago eta beraz, ez dago behartze horretaz ihes egiteko modurik.
Nahiz gizakiak alienazioarekin bukatzeko dituen zailtasuna, Marcusek artearen potentziala nabarmentzen du. Kultura arte eta estetikarantz bideratu behar dela sinesten du. Bakarrik artearen bitartez gizakia alienatua izatearen intentzioa garatuko du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbert Marcuse |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Azurmendi, J. 1969: Pentsalaria eta eragina Jakin, 35: 3-16
- Azurmendi, J. 1979: H. Marcuse hil da, Jakin, 11: 70-72.
- 1898ko jaiotzak
- 1979ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako soziologoak
- Ameriketako Estatu Batuetako filosofoak
- Berlindarrak
- Alemaniako soziologoak
- Alemaniako filosofoak
- Kulturaren filosofoak
- Teknologiaren filosofoak
- Nazismoaren erbesteratuak
- Ezker antiestalinista
- Harvard Unibertsitateko ikasleak
- Alemaniako sozialistak
- Antifaxista juduak